Osasun sailetik aditzera eman dutenez, atzo 5.361 froga diagnostiko egin zituzten EAEn, eta haietatik, 203 izan ziren positiboak (% 3,9). Nafarroan 1.446 proba egin zituzten, eta 50 positibo zenbatu (%3,5).
Lurraldeen arabera Bizkaian erregistratu dituzte kasu berri gehien, 110, zehazki. Gipuzkoan 46 kutsatu izan zira, Araban 44 eta beste erkidego edo toki batzuetako 3 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 61 pertsona ZIUn daude –atzo baino bi gutxiago–.