Denera 7.128 froga diagnostiko egin zituzten atzo EAEn, eta haietatik 199 positiboak izan ziren (% 2,8). Nafarroan, ostera, 1.415 proba egin zituzten, eta 59 izan ziren positiboak (%4,2).
Lurraldeen arabera, 22 kasu erregistratu dituzte Araban, 118 Bizkaian, 55 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 4 kasu ere zenbatu dituzte.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta, beraz, 63 pertsona daude ZIUn gaitzak jota.