Positiboen gorakada, bailaran; hamaika izan dira azken orduetan atzemandakoak

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 11a, 12:39

Azken bi egunetan, beheranzko joera eten eta gora egin dute Debagoienean hautemandako COVID-19 kasuek. Horren adibide da atzo egindako probek bost kasu baieztatu dituztela Oñatin, lau Arrasaten eta bana Aretxabaleta eta Bergaran.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, azpimarratzekoa da nabarmen egin duela behera Aretxabaletako zenbatekoak (70,62), eta Arrasaten, aldiz, azken kasuek eraginda, gora egin du tasak (172,09). Nolanahi ere, eta gorabeherak gorabehera, mapako koloreak ez dira aldatu.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEn, beheranzko joera

Osasun Sailak jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen dituzten adierazleek hobera egin dute azken orduetan: intzidentzia metatuaren tasa 174,80koa da (-6,09); oinarrizko birsorkuntza tasa, 0,82koa (-0,01); tasaren arrazoia 0,85koa (-0,02) ZIUetan 71 lagun daude (-6); eta 65 urtetik gorakoen arteko intzidentzia tasa ere 47,54koa da (-3,44)

Bestetik, atzo egindako 6.769 PCR eta antigeno probek 224 positibo atzeman zituzten (% 3,3k eman zuen emaitza positiboa). Lurraldeka, 123 izan ziren Bizkaian hautemandako kasuak, 60 Gipuzkoakoak, 40 Arabakoak eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko intzidentzia-tasak:

Ospitaleei dagokienez, aurreratu bezala, EAEn sei lagun gutxiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan; guztira, 71. Plantan berriz, 116 daude azken datuen arabera –aurreko egunean baino zortzi gehiago–, eta hortaz, guztira 187 dira EAEn ospitaleratuta daudenak. Bestalde, atzo 36 lagun ingresatu zituzten.

Nafarroako datuak, batzeke

Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak argitaratutakoan osatuko da albistea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak