Eraso homofoboa jasan duen gazteak "eskubideen borrokara" batzeko dei egin du

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 10a, 13:15

Geuria.eus hedabidean elkarrizketa egin diote Ekain Perrino gazteari. Basaurin eraso homofoboa jasan zuen asteburuan, eta horren aurrean "gogor borrokatuko" duela dio, bai beragatik bai besteengatik ere.

Domeka goizaldean, hamahiru laguneko talde batek Ekain Perrino jipoitu zuen. Irain homofoboak eta kolpeak jaso zituen gazteak, konorterik gabe eta larri zaurituta geratu arte.

Perrinok, baina, argi du zein den bidea halako gertakarien aurrean, eta eskubideen alde borroka egiteko deia luzatu du: "Denok berdinak gara. Ez dugu eskubideen borroka utzi behar". Bestetik, erasoaren lekuko izan zirenei, Ertzaintzara jotzeko eskatu die basauriarrak.

Hainbat mobilizazio, gaur arratsaldean

Basaurin bertan manifestazioa egingo da gaur, eta zuzeneko emisioa eskainiko du Geuria hedabideak. Bestetik, Debagoienera etorrita, Arrasaten ere egingo da protesta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak