Ekain Perrino (23) du izena gazteak eta Geuria Hego Uribeko herri komunikabideari elkarrizketa batean adierazi dionaren arabera, hamahiru pertsonaren arteko jipoi homofoboaren biktima izan zen pasa den zapatuan. Bizkotxalde parkean izan zen erasoa, goizaldeko 2:30ak aldera. Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak egindako ikerketaren arabera bederatzi pertsona izan dira identifikatuak, 18 eta 27 urte bitarteko gazteak.