Gutxi bada ere, gora egin dute kasuek Arrasaten, eta batez ere, Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 10a, 12:48

Herenegun positibo bana erregistratu ziren Arrasate eta Oñatin, eta atzo, berriz, bi izan ziren Arrasaten hautemandakoak eta lau Oñatikoak. Guztira, atzoko sei kasuak batuta, 7.747 debagoiendar kutsatu dira iazko martxotik atzora arte: 3.096 Arrasaten eta 1.378 Oñatin.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Debagoieneko herrietako intzidentzia-tasei erreparatuta, zertxobait egin du gora Oñatiko zenbatekoak (113,36) eta behera, aldiz, Bergarakoak (119,71). Halere, azken egunetan bezala, koloreak ez dira aldatu beheko mapan:

Made with Flourish.
  • Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

287 positibo Hego Euskal Herrian

9.302 PCR eta antigeno proba egin ostean, 287 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian: 134 Bizkaian, 76 Gipuzkoan, 49 Nafarroan, 25 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, positibotasun-tasa % 3,1koa izan zen atzo EAEn eta % 2,9koa Nafarroan.

Eta intzidentzia-tasak ere behera egiten jarraitzen du EAEn; zehazki, 5,68 puntu egin ditu behera, eta batez bestekoa 180,89an kokatu da. Beheranzko joera hiru lurraldeetan ikus daiteke:

Bestetik, EAEko oinarrizko birsorkuntza datua bere horretan mantendu da: 0,83koa da. Datu horrek adierazten du kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak zenbat lagun kutsatzen ditzakeen batez beste, eta 1,00etik beherakoa bada, pandemia hedatzen ari ez dela ondoriozta daiteke.

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 185 lagun daude EAEko erietxeetan. Bestetik, nabarmentzekoa da ZIUetako okupazioa 80tik beherakoa dela; hain zuzen ere, 77 pertsona daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean. Pantan daudenak, berriz, 108 dira. Nafarroan, baina, 34 lagun daude ingresatuta eta hamaika daude ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak