EAEn jarritako dosiak milioi eta erdi baino gehiago dira

Uxue Igarza Loiola 2021eko ekainaren 9a

Iritsi diren 1.711.510 dosietatik, 1.585.380 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 1.017.620 lagunek jaso dute ziztada bat ( 16 urtetik gorakoen % 54,6k) eta 643.978 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak (16 urtetik gorakoen % 34,6k).

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.089.204 txerto jarri dira, AstraZenecaren 276.809, Modernaren 276.809 eta Janssenen 55.841. Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren %54,6k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen %34,6k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, %1,5 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).

Honako taula honetan daude txertaketaren datuak:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 100 % 99,1
90 - 99 % 100 % 99,6
80 - 89 % 100 % 99,5
70 - 79 % 97,2 % 96
60 - 69 % 93,3 % 31,2
50 - 59 % 80,8

% 32,9

40 - 49 % 17,0

% 12,1

30- 39 % 14,9

% 11,5

20 - 29 % 14,2

% 9,9

16 - 19 % 3,3

% 1,4

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak