Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, gaur jarriko diren txertoekin, 1.000.000 lagun baino gehiago izango dira lehenengo dosia jaso duten herritarrak. Une honetan, 999.423 pertsonak jaso dute dosi bat, eta sailburuaren ustez, "itxaropentsuak" izateko arrazoia da hori. Halaber, gehitu du kutsatzeek behera egin dutela eta txertaketa prozesua "azkar" doala. Dena den, zuhurtasunari eutsi behar zaiola azpimarratu du, eta uste du oraindik goiz dela maskara baztertzeko.
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.061.086 txerto jarri dira, AstraZenecaren 269.666, Modernaren 153.975 eta Janssenen 55.367. Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren %53,6k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen %33k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, %1,4 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).
Honako taula honetan daude txertaketaren datuak:
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 100 | % 99,1 |
90 - 99 | % 100 | % 99,6 |
80 - 89 | % 100 | % 99,5 |
70 - 79 | % 97,1 | % 95,7 |
60 - 69 | % 93,1 | % 29,4 |
50 - 59 | % 77,2 |
% 29,7 |
40 - 49 | % 15,4 |
% 10,5 |
30- 39 | % 14,8 |
% 9,8 |
20 - 29 | % 14,2 |
% 8,5 |
16 - 19 | % 3,3 |
% 1,2 |