Hamahiru positibo baieztatu dira asteburuan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 7a, 12:49

Azken hiru egunetan bost kasu atzeman dira Bergaran, lau Arrasaten, bi Aramaion eta bana Eskoriatzan eta Oñatin. Guztira, hamahiru dira, eta hala, pandemia hasi zenetik 7.736 debagoiendarrek hartu dute gaitza.

Bi kasu baieztatu ziren egubakoitzean, zortzi zapatuan eta hiru atzo; guztira, hamahiru (aurreko asteburuko zenbatekoaren erdia).

HERRIA Egubakoitza Zapatua Domeka GUZTIRA
Bergara 0 5 0 5
Arrasate 1 1 2 4
Aramaio 1 0 1 2
Eskoriatza 0 1 0 1
Oñati 0 1 0 1
Antzuola 0 0 0 0
Aretxabaleta 0 0 0 0
Elgeta 0 0 0 0
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
GUZTIRA 2 8 3 13

Intzidentzia-tasei erreparatuta, asteburuan gora egin dute zenbatekoek Aramaion eta Eskoriatzan, baina, behera egin dute orokorrean. Nolanahi ere, oraindik maparen koloreak ez dira aldatu. Bestetik, bailarako zenbateko orokorrari dagokionez, 166,64koa da.

Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

EAEko intzidentzia, 200etik behera

Erkidegoko tasak behera egin du azken egunetan, eta 166,64koa izan da erregistratutako azkena. Horri lotuta, gogoratu behar da, LABIk ebatzitakoaren arabea, tasa 150etik jaisten bada, neurriak arindu egin daitezkeela: ostalaritzan mahai bakoitzeko sei pertsona egotea edota elkarte gastronomikoakirekitzea, besteak beste.

Honako grafiko honetan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak:

Oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) ere behera egiten jarraitu du asteburuan, eta 0,88koa izan zen atzo. Gauzak horrela, ondoriozta daiteke azken hiru egunetan pandemia ez dela hedatu.

Honako hau da tasaren bilakaera EAEn:

Positibo berriei erreparatuta, 6.022 proba diagnostiko egin dira azken orduetan Hego Euskal Herrian, eta 220 positibo baieztatu dituzte (proben % 3,5ek eman du positibo EAEn eta % 4,6k Nafarroan): 93 Bizkaian, 54 Gipuzkoan, 39 Nafarroan, 31 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

EAEko Osasun Sailaren hurrengo taula honetan, aste bakoitzeko positibotasun-tasaren datuak daude. Ikus daitekeenez, zenbatekoak behera egin du azken astean:

Ospitaleetan, azken orduetan hamazazpi lagun ingresatu dituzte, eta guztira, 224 dira EAEko erietxeetan ospitaleratuta daudenak. Horietatik 84 daude ZIUn (aurreko egunean baino lau gehiago) eta 140 plantan (aurreko egunean baino sei gehiago. Nafarroako erietxeetan, berriz, 40 lagun daude ingresatuta, eta horietatik hamabi dira ZIUn daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak