Pandemiaren bilakaera aztertzen duten adierazleek hobera egin dute azken orduetan. Atzemandako positibo kopurua txikiagoa izateaz gain, EAEn, aurreko egunean baino hiru lagun gutxiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean; guztira, 80 daude. Bestetik, ospitaleratzeei dagokienez, atzo hamahiru lagun ingresatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan.