Lurraldeka, 170 kasu baieztatu dira Bizkaian, 86 Gipuzkoan, 73 Nafarroan eta 31 Araban. Bilakaerak hobera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ez ordea, Nafarroan; izan ere, azken bi egunetako daturik txarrena erregistratu da bertan.
Bestetik, 28 lagun ingresatu zituzten atzo EAEko erietxeetan, eta koronabirusa duten 83 pertsona daude ZIUn; aurreko eguneko zenbateko bera.