Txertaketari dagokionez, EAEn 1.419.397 dosi ipini dira eta horietatik 950.431 pertsona dira lehen dosia jaso dutenak. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan txertoa jasotzera deituriko herritarren %79,03k jaso du gutxienez lehenengo dosia.
Bestetik, maiatzean zehar Arrasateko Coliseun gimnasioan egondako pertsonei zuzendutako baheketa egin dute ekainaren 2an. Guztira 21 pertsonek hartu dute parte.