- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasek gora egin dute Oñatin, Aramaion eta Eskoriatzan, eta behera Arrasaten eta Bergaran. Halere, mapako koloreak ez dira aldatu.
Datu guztiak daude zehaztuta hurrengo mapan:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko egoerak, hobera
Osasun Sailak jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen dituzten adierazle guztiek hobera egin dute azken orduetan: Intzidentzia metatuaren tasa 204,53koa da (-3,23); oinarrizko birsorkuntza tasa, 0,97koa (-0,02); tasaren arrazoia 0,98koa (-0,01) ZIUetan 83 lagun daude (-8); 65 urtetik gorakoen arteko intzidentzia tasa ere 59,47koa da (-4,65); eta, bukatzeko, azken asteko kasuen trazabilitatea % 50,5 ekoa da (+1,1%).
383 positibo, Hego Euskal Herrian
Bestetik, atzo egindako 9.634 PCR eta antigeno probek 383 positibo atzeman zituzten (% 4,1ek eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %3,3 Nafarroan). Lurraldeka, 160 izan ziren Bizkaian hautemandako kasuak, 118 Gipuzkoakoak, 58 Nafarroakoak, 44 Arabakoak eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.
Ospitaleei dagokienez, aurreratu bezala, EAEn zortzi lagun gutxiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan; guztira, 83. Plantan berriz, 155 daude azken datuen arabera –aurreko egunean baino sei gutxiago–, eta hortaz, guztira 238 dira EAEn ospitaleratuta daudenak. Bestalde, atzo 32 lagun ingresatu zituzten. Nafarroan, aldiz, lau lagun ingresatu zituzten atzo eta 42 daude ospitaleratuta guztira; horietatik hamabi, ZIUn.