Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, eta ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke. Horiek horrela, EAEko zenbait lekutan, ordubetean metro karratuko 15 litro pilatu daitezkeela aurreikusi dute.