Ia 526.000 lagunek lortu dute immunitate handiena EAEn

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 2a, 13:59

1.419.397 dira orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan jarri diren dosiak: 950.431ek jaso dute lehenengo ziztada eta 525.809k lortu dute immunitate handiena. Bestetik, 79.903 dira oraindik Osasun Sailak jarri ez dituen dosiak; beste modu batera esanda, erkidegora iritsitako dosien %94,7 jarri dira.

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 981.642 txerto jarri dira, AstraZenecaren 263.548, Modernaren 132.702 eta Janssenen 40.505. Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren %50,3k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen %27,8k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, %1,4 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).

Honako taula honetan daude txertaketaren datuak:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 100 % 99,1
90 - 99 % 100 % 99,5
80 - 89 % 100 % 99,5
70 - 79 % 97 % 93,2
60 - 69 % 92,8 % 19,5
50 - 59 % 64,1

% 19,5

40 - 49 % 14,3

% 7,4

30- 39 % 14,7

% 7,3

20 - 29 % 14,1

% 6,8

16 - 19 % 3,3

% 1

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak