Horiek dira Iñigo Urkullu lehendakariak jakitera eman duena, LABI batzordearen osteko agerraldian. "Apiril bukaeratik pandemiaren datuak asko hobetu dira, eta itxaropentsu gaude. Baina, oraindik ere, zuhurtziaz jokatu behar dugu. Zuhurtzia da itxaropenaren aliatu onena", esan du.
Bestetik, badaude beste neurri batzuk (bederatzi) intzidentzia-tasa 150 kasuen azpitik kokatutakoan eta ZIUetako okupazioa bigarren agertokira igarotakoan alda litezkeenak . Besteak beste, ostalaritza 01:00 arte zabaltzea; merkataritza guneetako, kultu-lekuetako eta azokatako edukiera handitzea; txokoak eta elkarte gastronomikoak zabaltzea; eta, aretoetan egiten diren jardueretako edukiera 600ekoa izatea eta aire zabalekoa 800ekoa. "EAE-ko OSI guztietako lan karga 2 mailakoa eta intzidentzia-tasa 150tik beherakoa denean hasiko gara beste neurriak malgutzen. Bien bitartean, eta tunelaren amaiera argi izpiren bat edo beste ikusten badugu ere, ezin gara lasaitu. Asko aurreratu dugu, baina ezin dugu atzera egin", esan du lehendakariak.
Hiru aste barru berriro bilduko LABI batzordea.
Datuak hobera
Neurri murriztaile berriak aipatzeaz gain, beste hainbat datu jakinarazi ditu Urkulluk. Apiril bukaeratik, intzidentzia-tasa 546tik 208ra jaitsi da; ospitaleetan ingresatuta dauden pertsonen kopurua 568tik 162ra; ZIUetan dauden gaixoak 195etik 97ra; eta azken astean hildakoak, 49tik 18ra.
Era berean, azpimarratu du txertaketa kanpaina martxa onean doala. Dagoeneko, populazioaren %27k jaso du txertaketa osoa, eta %50ek, dosi bat.