EAEko 16 urtetik gorako biztanleen erdiak hartu du dagoeneko lehenengo dosia

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 31a, 13:42

1.387.426 dira orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan jarri diren dosiak: 936.281ek jaso dute lehenengo ziztada eta 506.411ek lortu dute immunitate handiena. Bestetik, 34.294 dira oraindik Osasun Sailak jarri ez dituen dosiak; beste modu batera esanda, erkidegora iritsitako dosien %97,6 jarri dira.

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 951.385 txerto jarri dira, AstraZenecaren 263.548, Modernaren 132.292 eta Janssenen 40.201. Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren %50,2k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen %27,1ek bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, %1,4 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).

Honako taula honetan daude txertaketaren datuak:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 100 % 99,1
90 - 99 % 100 % 99,4
80 - 89 % 100 % 99,5
70 - 79 % 96,9 % 92,1
60 - 69 % 92,5 % 15,6
50 - 59 % 60,2

% 18,1

40 - 49 % 14,2

% 7,1

30- 39 % 14,7

% 7,1

20 - 29 % 14,0

% 6,5

16 - 19 % 3,3

% 0,9

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak