Abisu horia martitzena arte, euri zaparradengatik

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 31a, 12:41

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gaur, maiatzak 31, 18:00etatik  24:00etara abisu horia ezarriko da, eta euri zaparradak direla eta, martitzeneko 24:00ak arte mantenduko da.

EAEko zenbait lekutan, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatu daitezkeela aurreikusten du segurtasun sailak, eta hortaz, gaurko 18:00etatik 24:00etara eta biharko 12:00etatik 24:00etara abisu horia ezarri du. "Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki barnealdean. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan ditzakegu" azaldu du Segurtasun sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak