Herenegungo positibotasun tasa mantendu egin da EAEn, eta %5,1ekoa da. Dena den, Gipuzkoan, egun bat lehenago baino 40 kasu positibo gutxiago izan ziren atzo. Araban guztira 47 izan dira positibo eman dutenak eta Bizkaia da postibo gehien dituen lurraldea, 165rekin.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID 19-aren ondorioz, 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID 19-a duten 99 pertsona ZIUn daude.
Nafarroako datuak oraindik ez dituzte argitaratu.