133 kasu berri Gipuzkoan, eta positibotasun tasa %5etik gora berriro ere

Mireia Bikuña 2021ko mai. 29a, 13:39

Atzo 7.708 proba diagnostiko egin zituzten EAE-n, eta 390 izan ziren positiboak ( % 5,1). Lurraldeka, 45 kasu berri atzeman ziren Araban, 204 Bizkaian, 133 Gipuzkoan. 

Atzoko probek emandako emaitzek erakusten dute pandemiaren egoerak ez duela hoberako bidea egiten oraindik. Eguenean baino 32 positibo gehiago hauteman ziren. Kopuru horrek, EAE-ko positibotasun tasa igotzea ekarri du: %4,5etik %5,1era.

Kontrara, ospitaleetako egoerak apur bat egin du hobera. Azken orduetan bi pertsona atera dituzte zaintza intentsiboetako unitateetatik. Hori horrela,  egun 101 dira ZIUetan ingresatuta daudenak. Atzo, egubakoitza, 33 pertsona ospitaleratu zituzten. Eguenean, 41 izan ziren.

Nafarroako datuak ez dituzte oraindik kaleratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak