Hamaika positibo baieztatu dituzte Debagoienean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 28a, 13:19

Oinezkoa Aretxabaletako kalean.

Debagoieneko lau herritan hauteman zituzten positiboak atzoko egunean eta hamaika izan ziren guztira. Aretxabaletan bost kasu atzeman zituzten, Bergaran hiru, Arrasaten bi, eta Oñatin bakarra. Bestetik, 175,90 da azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko Debagoienean.

Intzidentzia tasei erreparatuz, Aretxabaletan eta Bergaran igo egin da, Arrasaten eta Antzuolan jaitsi, eta gainontzeko herrietan berdin mantendu da.

Hurrengo mapan daude herri guztietako datu eguneratuak:

Made with Flourish.

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEn 358 positibo

Atzo, eguena, 7.903 proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 358 izan ziren positiboak; hona hemen lurraldeka banatuta: 45 Araban, 171 Bizkaian, 138 Gipuzkoan, eta 4 Euskaditik kanpo bizi direnen artean. 

EAEko oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gorak behera egin du 0,99tik 0,98ra. Datu horrek adierazten du kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak zenbat lagun kutsatzen dituen batez beste, eta 1,00etik gorakoa bada, pandemia hedatzen ari dela ondoriozta daiteke.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren Osakikdetzako ospitaletan atzo, eta COVID-19arekin gaixotutako 103 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan.

EAEko txertaketa, datuetan

1.335.885 dira orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan jarri diren dosiak: 877.688k jaso dute lehenengo ziztada eta 419.994ek bigarrena.  Dosi bakarra jaso dutenak, 38.203 dira. Bestetik, 44.384 dira oraindik Osasun Sailak jarri ez dituen dosiak. 

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 918.958 txerto jarri dira, AstraZenecaren 263.498, Modernaren 129.988 eta Janssenen 23.441.

Txertaketa-taldeei erreparatuta, Osasun Sailak jakinarazi duenez, zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalen % 100ek jaso dituzte bi dosiak eta baita Osakidetzako profesionalek ere. Bestetik, zentro pribatuen eta garraio sanitarioaren alorreko % 100ek jaso du lehenengoa ere baina % 89,5ek bigarrena. Eta taldeekin bukatzeko, unibertsitatez kanpoko hezkuntza arlokoek, beste zerbitzu sozio-sanitarioetako profesional eta erabiltzailek eta ertzainek ziztada bakarra jaso dute; hain zuzen ere, % 100ek jaso du lehenengo dosia eta inork ere ez bigarrena.

Bestetik, adinka antolatutako taldeei erreparatuta, honakoa da egoera:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio osoa
100 edo gehiago % 100 % 99,1
90-99 % 100 % 99,3
80-89 % 100 % 99,5
70-79 % 96,8 % 86,0
60-69 % 92,3 % 11,1
50-59 % 54,3 % 12,7

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak