Bina positibo baieztatu dituzte Arrasaten, Aretxabaletan eta Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 27a, 12:46

Atzo Debagoieneko hiru herritan hauteman zituzten positiboak eta guztira sei izan ziren.  Bestetik, 174,35 da azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko Debagoienean, eta EAEn, 210,85. Birsorkuntza tasari dagokionez gora egin du horrek eta ia 1ekoa da.

Azken egunetako joera moztu eta atzo ez zen izan positiborik Aramaion; Antzuolan, ostera, bi. Horiek dira atzoko aldaketarik aipagarrienak. Intzidentzia-tasetan, ostera, gorabehera gutxi izan da.

Hurrengo mapan daude herri guztietako datu eguneratuak:

Made with Flourish.

Hego Euskal Herrian 457 positibo

Atzo, eguena, 10.387 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta horietatik 457 izan ziren positiboak; hona hemen lurraldeka banatuta: 46 Araban, 194 Bizkaian, 117 Gipuzkoan, 94 Nafarroan eta 6 Euskaditik kanpo bizi direnen artean. EAEn egindako probetatik %4,4 izan ziren positiboak eta Nafarroan %4,5. EAEko intzidentzia tasa 210,85 da.

EAEko oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gora egin du berriro eta atzo 0,99 izan zen. Datu horrek adierazten du kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak zenbat lagun kutsatzen dituen batez beste, eta 1,00etik gorakoa bada, pandemia hedatzen ari dela ondoriozta daiteke.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren Osakikdetzako ospitaletan atzo, eta COVID-19arekin gaixotutako 107 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak