Ostalaritzako neurriak arintzea aztertuko du LABIk astelehenean

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 26a, 11:35

LABIren Aholku Batzordea astelehen arratsaldean, hilak 31, elkartuko da pandemiaren bilakaera aztertu eta indarrean dauden neurriak arindu ala ez berrikusteko. Zehazki, 16:30ean bilduko dira osasun agintariak.

Asteburu honetan hiru aste beteko dira alarma egoera indargabetu zenetik eta Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean sartu zirenetik –besteak beste, ostalaritza establezimenduak 22:00etan ixtea–. Orduan Urkulluk adierazi zuenez, 20 egunetarako pentsatutako neurriak izan behar ziren horiek, eta hala, epea asteburu honetan bukatuko dela-eta, LABIren aholku Batzordea deitu du astelehenerako.

Pandemiaren bilakaeraren araberako erabakiak hartuko direla azpimarratu dute agintariek. Nolanahi ere, egoerak hobera egin duela ondorioztatzen badute, Bizi Berri III Planari jarraituz, ostalaritzako neurriak malgutzea erabaki dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak