Hemezortzi kasu berri baieztatu dira asteburuan, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 24a, 12:56

Asteburuan, zazpi kasu atzeman dituzte Arrasaten, sei Bergaran, hiru Oñatin eta bana Antzuolan eta Aramaion. Gauzak horrela, dagoeneko 7.611 debagoiendarrek hartu dute COVID-19 gaitza.

Seina kasu batu dira egubakoitz, zapatu eta domekan bailaran; guztira, hemezortzi (aurreko asteburuan baino bat gutxiago).

HERRIA Egubakoitza Zapatua Domeka GUZTIRA
Arrasate 2 3 2 7
Bergara 3 2 1 6
Oñati 0 1 2 3
Antzuola 1 0 0 1
Aramaio 0 0 1 1
Aretxabaleta 0 0 0 0
Elgeta 0 0 0 0
Eskoriatza 0 0 0 0
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
GUZTIRA 6 6 6 18

Intzidentzia-tasek behera egiten jarraitzen dute oro har, eta azken orduetan, nabarmentzekoa da Eskoriatza gune berdera igaro dela (48,74). Beste aldaketa Aretxabaletarena izan da: laranjatik horira igaro da, 225,99ko tasa erregistratu ostean.

Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Birsorkuntza datuak, gora

EAEn, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gora egin du: 0,89koa izan zen egubakoitz eta zapatuan, eta atzo 0,93ra igo zen. Honako hau da tasaren bilakaera EAEn:

Positibo berriei erreparatuta, Hego Euskal Herrian 6.345 proba diagnostiko egin ostean, 287 positibo baieztatu dituzte (proben % 4,6k eman du positibo EAEn eta % 4,1ek Nafarroan): 125 Bizkaian, 88 Gipuzkoan, 46 Nafarroan, 25 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Eta ospitaleetan, azken orduetan hamasei lagun ingresatu dituzte, eta guztira, 338 dira EAEko erietxeetan ospitaleratuta daudenak –aurreko egunean baino lau gutxiago eta duela astebete baino 89 gutxiago–. Horietatik 146 daude ZIUn –aurreko egunean baino bat gutxiago eta duela astebete baino 22 gutxiago–. Nafarroan, aldiz, bi lagun ingresatu zituzten eta 77 daude ospitaleratuta; horietatik hamazazpi, ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak