Beheranzko joerari eutsita, 78 kasu berri atzeman dira Gipuzkoan

Maider Arregi 2021ko mai. 23a, 12:36

Guztira, 5.867  froga egin ziren atzo, hilak 22, eta horietatik, 257 positibo atzeman ziren EAEn. Positibotasun-tasari eutsi egin zaio, eta %4,4koa da gaur ere. Zehatzago esanda, 149 izan ziren Bizkaian hautemandako kasuak, 78 Gipuzkoakoak,  27 Arabakoak eta 3 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Nafarroan, 41 kutsatu berri daude.

Guztira, Hego Euskal Herrian 298 kasu berri atzeman dira azken 24 orduetan. EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 125 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, guztira, 1.168 froga egin ziren atzo, eta horietatik, 41 positibo atzeman ziren. Positibotasun-tasa zertxobait igo da eta gaur %3,5koa da (atzo %2,8koa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak