Positibotasun-tasa %5etik jaitsi da EAEn

Maider Arregi 2021ko mai. 22a, 12:59

Guztira, 8.372 froga egin ziren atzo, hilak 21, eta horietatik, 370 positibo atzeman ziren EAEn. Positibotasun-tasa ia puntu bat jaitsi da eta % 4,4koa da (atzo, %5,1). Zehatzago esanda, 221 izan ziren Bizkaian hautemandako kasuak, 101 Gipuzkoakoak, 36 Arabakoak eta 12 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Nafarroan, 60 kutsatu berri daude.

EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo (aurreko egunean baino pertsona bat gutxiago), eta 125 pertsona daude ZIUn (atzo baino bost gutxiago).

Nafarroan, guztira, 2.109 froga egin ziren atzo, eta horietatik, 60 positibo atzeman ziren. Positibotasun-tasa % 2,8koa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak