Eta, argazkilaritza informazioarekin bateratzen badugu?

Goiena 2021eko maiatzaren 21a

Gaur egun milaka eta milaka irudi kontsumitzen ditugu egunean zehar, argazkiak partekatzen dira sare sozialetan, irudiak ikusten ditugu pantailetan, egunkari digital zein paperezkoetan. Eta ze leku du hor fotokazetaritzak? Bada, kazetaritzaren adar bat da fotokazetaritza, eta unean uneko gertaera eta albisteak argazkien bidez transmititzea du xede. Eta horrek, gaur egun, uste dugunak baino indar handiagoa du. Baita ardura ere. Bada, argazki kamera eskuan, Komunikazio Udaleku Irekietan informazioa eta irudia bateratuko ditugu.  

Eman izena hemen: www.goiena.eus/bereziak/udalekuak

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak