Gure Eskuk '11 gara' ekimeneko sinadura bilketa egingo du zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 20a, 16:01

Joan den zapatuan, Antzuolako sinadura bilketan.

11 Gara herri ekimena lozorrotik atera zuen Gure Eskuk joan den zapatuan, bailarako hainbat herritan. Burujabetza lortzeko, erreferendum lotesle baten eskumena aldarrikatzeko, zapatu honetan ere, sinadurak biltzeko ekitaldiak antolatuko dituzte Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan.

Arrasateko Gure Eskuko kideak, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Herriko Plazan, izango dira, eta sinadura bilketa egiten. Horrekin batera, salmenta mahaia ere jarriko dute, eta 11 gara herri ekimenaren adierazpena emateko antolatu duten hitzordura herritar eta eragileei gonbita egin gura izan die.

Duela bi urte abiatutako sinadura bilketa masiboa berreskuratzeko asmoz, Aretxabaletako Gure Eskuko kideek ere bi mahai jarriko dituzte, Aretxabaletan; bata, Herriko Plazan, eta, bestea, mitarte kalean. 12:30etatik 14:30era bitartean egongo dira sinadurak biltzen.

Bergaran, aldiz, Irala kalean izango dira, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak