Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasei dagokienez, 100.000 biztanleko 60 kasutatik behera erregistratu dituzte Antzuolak eta Elgetak azken 14 egunetan, eta hortaz, mapan berdez markatuta ageri dira. Gainerako herrietan, kolore aldaketarik izan ez den arren, tasek behera egin dute. Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
%3tik beherako positibotasun-tasa
Hego Euskal Herrian atzo egindako 11.906 proben %2,9k eman du emaitza positiboa EAEn eta %2,3k Nafarroan; guztira, 329 herritarrek. 157 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 91 Gipuzkoakoak, 49 Nafarroei, 23 Arabakoak eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.
Bestetik, EAEko lurraldeetako intzidentzia metatuei dagokienez, joerak behera egiten jarraitzen du. Osasun Sailaren grafikoan berdez ageri da Gipuzkoa, gorriz Bizkaia eta urdinez Araba. Datei dagokienez, urtarrilaren 1etik atzora arteko bilakaera adierazten da.
EAEn,oinarrizko birsorkuntza datuak ere behera egin du azken orduetan eta 0,80koa izan da.
Ospitaleetan ere beherakada sumatu zen atzoko egunez, izan ere, aurreko egunean baino 38 lagun gutxiago zeuden atzo ospitaleratuta: hamahiru gutxiago ZIUetan eta 25 gutxiago plantan. Dena den, 43 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 389 pertsona daude EAEko erietxeetan; horietatik 133, ZIUn. Nafarroan, aldiz, sei lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta orotara 107 daude ingresatuta; horietatik 20, ZIUn.