1.144.335 dira orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan jarri diren dosiak: 793.960k jaso dute lehenengo ziztada eta 350.375ek lortu dute immunitate handiena. Bestetik, 59.187 dira oraindik Osasun Sailak jarri ez dituen dosiak.
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 779.550 txerto jarri dira, AstraZenecaren 247.263, Modernaren 91.650 eta Janssenen 12.750.
Txertaketaren bilakaera, datuetan
Txertaketa-taldeei erreparatuta, Osasun Sailak jakinarazi duenez, zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalen % 100ek jaso dituzte bi dosiak eta baita Osakidetzako profesionalek ere. Bestetik, zentro pribatuen eta garraio sanitarioaren alorreko % 99,3k jaso du lehenengoa eta % 88,3k bigarrena. Eta taldeekin bukatzeko, unibertsitatez kanpoko hezkuntza arlokoek, beste zerbitzu sozio-sanitarioetako profesional eta erabiltzailek eta ertzainek ziztada bakarra jaso dute; hain zuzen ere, % 100ek jaso du lehenengo dosia eta inork ere ez bigarrena.
Bestetik, adinka antolatutako taldeei erreparatuta, honakoa da egoera:
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio osoa |
100 edo gehiago | % 100 | % 99,1 |
90 - 99 | % 100 | % 99,2 |
80 - 89 | % 100 | % 99,5 |
70 - 79 | % 95,2 | % 49,2 |
60 - 69 | % 84,8 | % 7,1 |
50 - 59 | % 28,8 | % 8,4 |