COVID duten 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta, gaur egun, 145 lagun dira birusarekin ospitaleetan daudenak.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu du datozen hiru asteak erabakigarriak izango direla pandemiaren bilakaerarako, eta bi helburu bateratu behar direla adierazi du: intzidentzia-tasa ahalik eta gehien murriztea eta txertaketa ahalik eta gehien handitzea; intzidentzia-tasa 316,59 kasukoa da, gaur egun. Prebentzio neurriak mantentzeko beharra ere azpimarratu du sailburuak.
Nafarroan, atzo ez zuten inor ospitaleratu COVIDarekin. 106 lagun zeuden ospitaleetan, aurreko egunean baino bost gutxiago; 106 horietatik 21 ZIUetan zeuden. Nafarroan pertsona bat hil zen atzo COVIDagatik.