Positibotasun tasa mantendu egin da, baina ospitaleetako presioak gora egin du

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 15a, 16:16

Egoera hobea da aurreko astekoarekin alderatuta, baina ospitaleratutako kasu kopuruak gora egin du, batez ere, EAEn. Nafarroako datuak apur bat hobeak dira; izan ere, gutxi bada ere positibotasun tasak behera egin du eta ospitaleetan zein ZIUetan paziente kopurua jaitsi egin da.

Atzo, 11.198 proga diagnostiko egin ziren eta haietatik 482 izan ziren positiboak. Lurraldeen arabera 37 Araban, 221 Bizkaian, 144 Gipuzkoan, 75 Nafarroan eta beste erkidego edo toki batzuetako 5 kasu. Honenbestez, positibotasun tasa %4,6 da EAEn, eta %3,3 Nafarroan. Mantendu egin da EAEn eta bi dezimal egin ditu behera Nafarroan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz beste 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo; 61 EAEn eta 5 Nafarroan. EAEri dagokionean ospitaleratzeak aurreko egunean baino 21 gehiago izan dira eta Nafarroan zazpi gutxiago. Guztira, 356 pertsona daude EAEko zein Nafarroako ospitaleetan COVIDA dela-eta.

Zaintza Intentsiboko Unitateetan 166 pertsona daude, 145 EAEn eta 21 Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak