Behera egin dute positiboek bailaran: hamar hauteman dira

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 14a, 12:39

Hiruna COVID-19 kasu baieztatu dituzte Aretxabaletan eta Arrasaten, bi Bergaran eta bana Antzuolan eta Oñatin. Hala, pandemia hasi zenetik erregistratutako kasuak 7.562 dira Debagoienean: % 43,1 Arrasaten, % 21,5 Bergaran, % 14,7 Oñatin eta % 9,8 Aretxabaletan.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Herrietako intzidentziei erreparatuta, bere horretan mantendu ez diren tasek, behera egin dute. Hots, ez da gorakadarik egon, azken egunetako joerari jarraituz. Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta:

Made with Flourish.
  • Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Gipuzkoa, 400etik behera

Beheranzko joeraren adierazle da hurrengo grafikoa ere; izan ere, dagoeneko EAEko lurralde guztiak daude 400eko intzidentzia metatuaren langatik behera. Gipuzkoa falta zen, baina atzo 415,29tik, 382,26ra jaitsi zen.

Bestetik, positiboei dagokienez, 8.473 PCR eta antigeno proba egin ostean, 393 kasu berri baieztatu dituzte erkidegoan: 245 Bizkaian, 111 Gipuzkoan, 32 Bizkaian eta bost bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Gauzak horrela, positibotasun tasa % 4,6koa izan zen atzo.

Horrekin lotuta, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) behera egiten jarraitzen du: 0,80koa izan zen atzo. Datu honek adierazten du kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak zenbat lagun kutsatzen dituen batez beste.

Ospitaleetan, berriz, 40 lagun ingresatu dituzte azken orduetan (aurreko egunean baino hemeretzi gutxiago), eta 443 daude guztira erietxeetan koronabirusaren eraginez: 295 plantan (herenegun baino 41 gutxiago) eta 148 ZIUn (herenegun baino bost gutxiago).

Nafarroako datuak, batzeke

Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak argitaratutakoan osatuko da albistea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak