Etzegarateko kanona mantentzeko Foru Dekretu-Araua lantzen ari da Aldundia

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 13a, 17:03

Martxoan, 7/2016 Foru Araua baliogabetzen zuela-eta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aldundiak, baina Auzitegi Gorenak ez du errekurtsoa tramiterako onartu. Hala, kanona mantentzeko asmoak aurrera egingo du.

Batzar Nagusiek onartu beharko duten foru arau berri bat prestatzen ari da Foru Aldundia, A-15 eta N-1 errepideetako bidesariek ibilgailu astunentzat indarrean jarraitzeko. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, arauaren prestaketa eta foru arau berriaren idazketa "oso fase aurreratuetan" daude; beraz, dekretua "laster" sar liteke indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak