Etzegarateko ordainsariak indarrean jarraituko du kamioientzat

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 4a, 10:27

Gorenak ez ditu onartu Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak jarritako kasazio-errekurtsoak. Baina, halere, N-I eta A-15 errepideak erabiltzen dituzten kamioiek bidesaria ordaintzen jarraitu beharko dute, bigarren foru arauari jarraiki.

7/2016 Foru Araua baliogabetzen zuela-eta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aldundiak, baina Auzitegi Gorenak ez ditu kasazio-errekurtsoak onartu. Epaiak N-I eta A-15 errepideen zati batzuetan zirkulatzen zuten ibilgailu astunen ordainketa arautzen zuen.

Nolanahi ere, foru arau berri batekin, Aldundiak erabaki du ibilgailu astunei kanona aplikatzen jarraituko zaiela. Horren harira, Oiarbide diputatuak azaldu du Aldundiak eta Batzar Nagusiek ez ezik, Europako instantziek ere ez dutela uste araua "diskriminatzailea" denik: "Bidesariak Astigarraga eta Etzegarate arteko kamioiei eragiten die, eta helburu nagusia da 12.000 ibilgailu astunek, gipuzkoarrak izan edo lurraldetik kanpokoak izan, erabileragatik ordaintzea, sistema martxan jarri arte, errepideak zerga bidez baino ez baitziren finantzatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak