Intzidentzia tasei erreparatuz, beheranzko joerarekin jarraitzen dute. 5.000 biztanletik gorako herrien artean Oñatik du oraindik altuena (810,95) eta 5.000 biztanletik beherakoen artean Eskoriatzak (877,41). Arrasate eta Antzuola, berriz, 400eko intzentziatik jaitsi dira. Arrasaten, bost kasu baieztatu diren arren, (366,81)ekoa intzidentzia, eta Antzuolarena ere 400etik jaitsi, eta (275,36)ean jarri da.
Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta.
Heriotza bat bailaran
Osasun Sailak maiatzaren 3tik 9ra bitartean hildakoen berri eman du. Guztira, 39 lagun zendu dira EAEn, eta horietako bat Debagoienean; zehazki, Bergaran. Datu orokorrei erreparatuta, 5.451 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren eraginez, eta horietatik 167 dira bailaran erregistratutako heriotzak. Goiko mapan daude herri bakoitzeko datuak.
Hego Euskal Herrian 538 positibo
Osasun Sailak jakinarazi duenez atzo 9.684 proba egin zituzten, eta, haietatik, 479 izan ziren positiboak. Lurraldeen araberako datuak hemen: 29 Araban, 298 Bizkaian, 149 Gipuzkoan, 66 Nafarroan eta hiru Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean.
EAEko intzidentzia 400ndik behera
100.000 biztanleko hamalau eguneko inzidentzia tasa metatua 400ndik jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, 384,78era pasatuz. Lurraldeka, Arabak 225,92ko intzidentzia tasa du, Bizkaiak 384,23, eta Gipuzkoak 447,77.
Ospitaleen egoera
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 69 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta zaintza intentsiboko unitateetan 159 gaixo larri daude, martitzeneko datuekin alderatuz, pertsona bat gehiago. Bestalde, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondorioztatu dute COVID-19a dela eta 39 hildako egon direla.
Nafarroan, ostera, 2.634 proba egin zituzten atzo eta horietatik positiboak izan ziren 64, hau da, %2,4. Ospitale-okupazioari dagokionez, 134 gaixo zeuden atzo COVID-19 ospitaleratuta, aurreko egunean baino bat gutxiago. Atzo, koronabirusarekin lotutako bederatzi ospitaleratze izan ziren, horietako bat ZIUn, eta heriotza bat izan zen. Nafarroan, guztira, 1.178 pertsona hil direla baieztatu da.