Hamabost dira astelehenean bailaran atzemandako positiboak

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 11a, 12:34

Oñatin bost positibo baieztatu zituzten, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan hiruna eta Aramaion bakarra; gainerako herrietan ez zen izan positiborik atzo. Intzidentzia tasek beheranzko joerarekin jarraitzen dute Debagoienean.

Bergararen intzidentzia tasa 400dik beherakoa da (392, 39); gainerakoek –Leintz Gatzaga izan ezik– oraindik hortik gora jarraitzen dute, baina beheranzko joerarekin. 5.000 biztanletik gorako herrien artean Oñatik du oraindik altuena (898,15) eta 5.000 biztanletik beherakoen artean Eskoriatzak (1.023,64).

Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta.

Hego Euskal Herrian 536 positibo

Osasun Sailak jakinarazi duenez atzo 9.817 proba egin zituzten, eta, haietatik, 461 izan ziren positiboak, %4,7 hain zuzen ere. Lurraldeen araberako datuak hemen: 32 Araban, 265 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta bat Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean. Hala, intzidentzia tasa 400era gerturatu da (402,51), beheranzko joerari eutsita.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 70 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta zaintza intentsiboko unitateetan 158 gaixo larri daude. Bestalde, 359 gaixo zeuden Osakidetzan ospitaleratuta COVID-19a dela eta.

Nafarroan, ostera, 2.556 proba egin zituzten atzo eta horietatik positiboak izan ziren 75, hau da, %2,9. Ospitaleei dagokienez, 135 gaixo zeuden ospitaleratuta, aurreko egunean baino 17 gutxiago. Gainera, koronabirusarekin lotutako bost ospitaleratze izan ziren atzo, horietako bat ZIUn. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak