Die Seriale sariketarako bi izendapen jaso ditu 'IXA' webserieak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 10a, 16:06

Formatu laburreko serie digitalak aurkeztu eta saritzen dituen jaialdi alemaniarrak IXA webseriea izendatu du ideia onenaren eta argazki onenaren atalean. Euskarazko lehen webserie bertikala da IXA, eta 2019ko azaroan estreinatu zen gazte eta nerabeentzako Zut aldizkari digitalarekin batera.

Die Seriale webserieei eskainitako Alemaniako jaialdirik zaharrena da, eta bere zazpigarren edizioa ospatuko da ekainaren 2tik 7ra. Mundu osoko lanak hartuko ditu, tartean, IXA: Ttap eta Zut aldizkari digitaletan argitaratutako seriea. Nolanahi ere, aipatzekoa da Die Serialek aurretik ere saritu zuela IXA, Euskal Herriko websailen kategorian.

IXAren atzean talde gaztea dago, nagusiki Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua bukatu berri duten ikaslez osatutakoa, baina era berean, eskarmentu handiko profesionalak ere batzen ditu. Ander Mujika Euskal Zine Eskolako argazki zuzendaritzako irakaslea da, eta bera da hain zuzen ere nominatuetako bat –Mujika baita IXA seriearen argazki zuzendaria–. Bestetik, bigarren izendapen bat ere jaso du IXAk; ideia onenari dagokiona, alegia.

IXA, Goiena.eus-en

Euskarazko lehen webserie bertikala da IXA, eta 2019ko azaroan estreinatu zen gazte eta nerabeentzako Zut aldizkari digitalarekin batera. Goiena.eus-ek ere eduki berritzaile hau eskaini zuen. Hemen daude atal guztiak ikusgai.

Lantalde beraren beste websail bat

Hau ez da niretzat izeneko websail berrian, banatzaile batek eskari xelebreak eramaten ditu etxeetara eta banaketa bakoitzaren atzean, eskaria bezain xelebrea den egoerarekin egiten du topo.

Lanaren ekoizpenaz Goiena Komunikazio Taldea arduratu da, eta aurreratu bezala, websailaren sortzaileak IXA websailaren egileak dira: Unai Portilla, Gorka Alvarez de Arcaya eta Egoitz Diaz. Bestetik, gidoiak eta aktore lanak Barrexerka antzerki taldeko kideek egin dituzte: Maialen Sorzabalberek, Garazi Mitxelenak, Mikel Irazustak, Nerea Aranburuk, Amaia Rojok, Amaia Iraundegik, Peru Ansorenak, Ekain Arrietak eta Graxi Arregik.

Hemen daude ikusgai, orain arte argitaratutako atalak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak