Nazioarteko hainbat jaialdietarako izendapenak jaso ditu Ixa-k; besteak beste, Carballo InterPlay (Galizia), Euskal Zine Bilera, Die Seriale (Alemania), Asia Web Awards (Asia) eta Realist Web Fest (Errusia).
Gainera, 'bertikaletik mundura' izeneko kanpaina sortu dute Instagram sare sozialean (@ixa.serieaplikazioa). Hain zuzen ere, nazioarteko jaialdien izendapenekin batera eta ikusle guztiek ulertu ahal izateko, atalak azpitituluekin egongo dira ikusgai aipatutako sare sozialean. Hasiera batean gazteleraz baino ez dira agertuko, baina, jaialdi internazionalen datak gerturatu ahala, hizkuntza gehiago gehituko dituzte. Azaroaren 17tik aurrera kaleratuko dituzte 6 atalak, banan-banan.
Ixa, mugikorrentzat esklusiboki sortutako lehenengo websaila da. Formatu bertikalean grabatuta dago bere osotasunean. "Euskaraz eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak aurrera atera ahal direla erakutsi nahian" ekoiztu da, egileek azaldu dutenez.