Hona hemen asteburuan jasotako datuak:
Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira | |
Antzuola | 0 | 0 | 0 | 0 |
Aramaio | 0 | 1 | 2 | 3 |
Aretxabaleta | 1 | 3 | 2 | 6 |
Arrasate | 4 | 4 | 5 | 13 |
Bergara | 3 | 0 | 2 | 5 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Eskoriatza | 5 | 0 | 1 | 6 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
Oñati | 7 | 3 | 4 | 14 |
DEBAGOIENA | 20 | 11 | 16 | 47 |
Asteburuan jasotako datuak batuta Arrasatek dagoeneko 3.000 kasu metaturen langa gainditu du.
Intzidentzia tasari dagokionez, Oñatik jarraitzen du izaten Gipuzkoako altuena –5.000 biztanletik gorako herrien artean– baina dagoeneko milatik beherakoa du, 941,75 hain zuzen ere. Leintz Gatzagak izan ezik, 400dik gorako tasa izaten jarraitzen dute Debagoieneko gainerako herriek ere: Antzuolak (504,82), Aramaiok (405,41 ), Aretxabaletak (649,72), Arrasatek (493,61), Bergarak (458,90), Elgetak (530,50) eta Eskoriatzak (1.048,01).
Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta.
Hego Euskal Herrian 416 positibo
Atzo, 7.032 proba egin zituzten EAEn, eta, haietatik, 356 positiboak izan ziren, % 5,1. Lurraldeen arabera: 30 Araban, 175 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta bi Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Intzidentzia tasa dagokionez, behera egin du nabarmen eta gaur gaurkoz 416,74 (-18,46) da.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 169 pertsona zaintza intentsiboko unitateetan daude (aurreko egunean baino bi gutxiago).
Nafarroan, ostera, 1.316 proba egin zituzten atzo, eta horietatik %4,6k eman zuen positibo, 60k hain zuzen ere. Bestalde, 152 gaixo zeuden atzo ospitaleratuta, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Eta atzo zazpi ospitaleratze izan ziren, horietako bat ZIUetan. Heriotza bat ere izan zen domekan, 96 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan beste heriotza bat izan zela jakinarazi dute, 47 urteko emakume bat.