Atzemandako positiboek behera Gipuzkoan: 168 azken orduetan

Txomin Madina Milikua 2021ko mai. 9a, 13:07

Hego Euskal Herrian 537  koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo. Une honetan, 199 dira COVID-19a dela eta ZIUn dauden herritarrak.

9.041 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horiei esker 537 koronabirus kasu berri atzeman zituzten.  Atzo proben %6ak eman zuen positibo EAEn; Nafarroan, aldiz, %5,7ak

Lurraldeka, Bizkaian agertu zen koronabirus kasu berri gehien, 236 guztira. Gipuzkoan 168 kasu berri atzeman zituzten –bezperan baino 70 gutxiago–; Nafarroan 101; eta Araban, 31.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 46 izan ziren atzo COVID-19aren ondorioz EAEn ospitaleratu zituzten herritarrak. Une honetan 199 pertsona daude Hego Euskal Herriko ospitaleetako Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak