238 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan Gipuzkoan

Jone Olabarria 2021ko mai. 8a, 12:56

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi dutenez, 692 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Hego Euskal Herrian; horietatik 238, Gipuzkoan.

Denera 9.929 froga diagnostiko egin zituzten atzo EAEn, eta horietatik, 580 izan ziren positiboak (% 5,8). Nafarroan, bestetik, 112 kutsatu baieztatu zituzten egindako 2.236 frogek, positibotasun-tasa %5ean kokatuz.

Lurraldeen arabera, 238 kasu baieztatu zituzten Gipuzkoan, 290 Bizkaian eta 43 Araban. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta 174 pertsona daude ZIUetan, gaitzak jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak