Auzitegiak ez du onartu mugikortasuna eta ordutegiak mugatzen jarraitzea

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 7a, 13:46

Jaurlaritzak ez du eskumenik izango itxiera perimetrala, etxeratze agindua eta gehienezko pertsona bilkurak arautzeko. Beraz, orain arte –alarma egoeran– indarrean egon diren arau horiek, bertan behera geratuko dira etzi.

Auzitegi Nagusiak gaur eguerdian hartutako erabakiaren arabera, itxiera perimetralari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ezingo du arautu ez erkidegoa, ez lurraldeak ezta herriak ixtea ere (intzidentzia-tasa edozein izanda ere). Halaber, etxeratze agindua eta gehienez ere lau pertsona batzeko araua bertan behera geratuko dira domekan.

LABIren Aholku Batzordeak 16:30ean moldatuko du dekretua, eta, ondoren, lehendakariak sinatuko du; izan ere, ez du Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontrako errekurtsorik jarriko.

Hego Euskal Herrian, mugitzeko aukera

Nafarroako Gobernuak ere dekretua prestatu du, eta aurreratu du mugikortasuna ez dela mugatuko; hortaz, Hego Euskal Herrian mugitzeko aukera egongo da. Bestetik, Nafarroak etxeratze agindua mantendu nahi du, baina Auzitegiak hartu beharko du azken erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak