Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasei dagokienez, zenbatekoek behera egin dute Antzuolan, Arrasaten, Bergaran eta Oñatin, eta gora, aldiz, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Oraindik, ordea, aipatutako guztiek jarraitzen dute 400etik gorako tasarekin.
Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta, eta gorriz markatutako herriek neurri murriztaileak dituzte indarrean.
> Herri gorrietan indarrean dauden neurriak:
- Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita dago, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
- Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia egongo da: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
- Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.
619 positibo, EAEn
Atzo egindako 9.326 proben %6,6k eman du emaitza positiboa EAEn –aurreko egunean baino %0,6 gehiagok–; 807 herritarrek, alegia. 321 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 222 Gipuzkoakoak, 70 Arabakoak eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.
Bestetik, lurraldeetako intzidentzia metatuei dagokienez, beheranzko joera argia ikus daiteke. Nolanahi ere, momentuz, Araba da Osasun Sailak markatutako mugatik behera dagoen bakarra:
EAEn,oinarrizko birsorkuntza datuak ere behera egiten jarraitzen du, eta atzo 0,86an kokatu zen.
Ospitaleetan ere beherakada sumatzen da, izan ere, aurreko egunean baino 35 lagun gutxiago zeuden atzo ospitaleratuta: hamar gutxiago ZIUetan eta 25 gutxiago plantan. Dena den, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 573 pertsona daude EAEko erietxeetan; horietatik 173, ZIUn.
Nafarroako datuak, batzeke
Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak argitaratutakoan osatuko da albistea.