21 positibo baieztatu dira bailaran; horietatik hamaika, Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 6a, 12:39

Atzo egindako probek hamaika kasu berri atzeman dituzte Oñatin, hiruna Aretxabaletan eta Bergaran eta bina Arrasaten eta Eskoriatzan. Bestetik, azken datuen arabera, zazpi dira Debagoieneko Ospitalean COVID-19aren ondorioz ingresatuta daudenak.

Intzidentzia-tasek, behera

Azken orduetan behera egin dute Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko intzidentzia-tasa metatuek, baina oraindik ere Aramaio eta Leintz Gatzaga dira 400en azpitik kokatzen diren herri bakarrak. Ondoren, Bergara (571,96) eta Antzuola (596,60) dira mugatik gertuen daudenak.

Beheko mapan daude datu guztiak eguneratuta, eta gorriz markatutako herriek neurri murriztaileak dituzte indarrean.

> Herri gorrietan indarrean dauden neurriak:

  • Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita dago, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
  • Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia egongo da: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
  • Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.

Zazpi ospitaleratu, eskualdean

Debagoieneko Ospitaleak emandako datuen arabera, zazpi dira une honetan bertan ingresatuta dauden pazienteak. EAEn, berriz, guztira 563 lagun daude ospitaleratuta; aurreko egunean baino 40 gutxiago. Nolanahi ere, ZIUetako egoerak kezka eragiten jarraitzen du, izan ere, 183 daude bertan (herenegun baino bi gutxiago). Nafarroan, bost lagun ospitaleratu zituzten, eta 121 daude orotara erietxeetan; horietatik 29, ZIUn.

807 kasu, Hego Euskal Herrian

Atzo egindako 11.268 proben %6k eman du emaitza positiboa EAEn eta Nafarroan egindako 2.697 probetatik %5ek; 807 herritarrek, alegia. 358 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 237 Gipuzkoakoak, 134 Nafarroakoak, 66 Arabakoak eta hamabi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.

Bestetik, EAEn,oinarrizko birsorkuntza datuak behera egiten jarraitzen du, eta atzo 0,87an kokatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak