Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko Sareak "azterlan zehatza" egin duela azaldu du gaur Sagardui Osasun sailburuak Legebiltzarrean: "815 lagin aztertu dira eta ikusi da test-mota horrek aukera ematen duela aztertutako kasuen % 90ean, kolektibo desberdinetako pertsonengan, birusa detektatzeko".
Nasofaringeko probek eragiten dituzten eragozpenak saihestuko dira teknika horrekin, baina arnasbidetik lagina atera ezin zaien pazientekin edo Zaintza eta Miaketa Sareak ezarritako baheketa zehatzetan erabiliko da bakarrik, momentuz.
Listu tanta bat –mililitro bat– nahikoa da proba egiteko, eta hala, sailburuak esan duenez, birusaren detekzioan eta miaketan "beste urrats bat gehiago" emango du Osakidetzak. Orain arte, besteak beste, Galizian eta Kantabrian erabili dira gisa horretako probak.