26 positibo berri baieztatu dira azken orduetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 4a, 12:37

Hamar kasu erregistratu dira Oñatin, sei Arrasaten, hiru Bergaran, bina Antzuolan, Elgetan eta Eskoriatzan eta bat Aretxabaletan. Azken horiek batuta, dagoeneko 7.400 dira Debagoienean COVID-19a hartu duten herritarrak.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasen bilakaerari erreparatuta, zenbatekoek behera egin dute Arrasaten, Eskoriatzan eta Aramaion. Gainera, azken horretan, 400etik behera jaitsi da tasa (zehazki, 202,70ekoa erregistratu da). Eta bestetik, gora egin dute intzidentziek Oñatin eta Elgetan (1.149,43ra iritsi da). Gainerako herrietan, berdin mantendu dira zenbatekoak azken orduetan.

Neurri murriztaileei dagokienez, gogoratu behar da astelehenetan argitaratzen duela ebazpena Osasun Sailak, eta hortaz, ordura arte berdin mantenduko da herrietako egoera. Hurrengo mapan, gorriz markatuta daude neurriak indarrean dituzten udalerriak:

> Herri gorrietan indarrean dauden neurriak:

  • Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita dago, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
  • Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia egongo da: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
  • Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.

Positibotasun-tasak, behera

13.893 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo Hego Euskal Herrian, eta proben % 5,6k eman zuen emaitza positiboa Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 5,1ek Nafarroan; behera egin du positibotasunak. Nolanahi ere, 768 izan ziren hautemandako kasu berriak: 351 Bizkaian, 246 Gipuzkoan, 122 Nafarroan, 42 Araban eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

EAEko ospitaleetan, 92 izan ziren ingresatutakoak –aurreko egunean baino 47 gehiago– eta guztira, 681 dira erkidegoko erietxeetan ospitaleratuta daudenak. Horri lotuta, Zaintza Intentsiboetako Unitateak eragiten du kezka, izan ere, –eta herenegun baino  zazpi gutxiago badira ere–, 188 lagun daude egoera larrian. Nafarroan berriz, lau lagun ingresatu zituzten eta 183 daude erietxeetan; horietatik 31, ZIUn.

Trasmisio taula, eguneratuta

COVID-19aren transmisioa nola egiten den jasotzen duen taula itzuli du Elhuyarrek. Bertan, pertsona asintomatikoak aintzat hartuta, hainbat egoeratan dauden kutsatzeko aukerak aztertu dira:

Iturria: Nicholas R Jones et al./BMJ eta Elhuyar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak