Jaurlaritza dekretu bat lantzen ari da alarma egoera bukatzen denerako

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 3a, 14:39

Iñigo Urkulluk gaur jakinarazi duenez, aste honetan batzartuko da LABIren aholku batzordea, astelehenean bertan indarrean jartzekoa den dekretu bat lantzeko. Lehendakariaren arabera, lau eta bost aste bitartean egongo dira indarrean neurriok, alarma egoera bertan behera geratzen bada.

Lehendakariak alarma egoera luzatzea eskatu zion Madrilgo Gobernuari duela bi aste, baina ez du erantzunik jaso: "Ez dakigu zer egingo duen Espainiako Gobernuak, eta guri dagokigu hurrengo lau-bost asteetarako neurriak argitaratzea".

Urkulluk aurreratu du dekretua osatzen duten neurriak "orain arte hartutakoak" izango direla, eta egoerara egokituko direla, bilakaera epidemiologikoak hala eskatzen badu. Dekretua egubakoitzean sinatuko du eta astelehenean sartuko litzateke indarrean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak