8.120 froga diagnostiko egin zituzten atzo EAEn, eta haietatik, 585 izan ziren positiboak (% 7,2). Nafarroan, bestetik, 1.844 froga egin zituzten, eta 106 kasu zenbatu. Positibotasun-tasa %5,7koa da bertan.
Lurraldeen arabera, 208 dira Gipuzkoan hautemandako kasuak, 298 Bizkaikoak eta 75 Arabakoak. Azkenik, beste erkidego batzuetako lau kasu ere zenbatu dituzte.
Ospitaleen egoerari dagokionez, gaitzaren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu zituzten atzo –aurreko egunean baino 36 gutxiago– eta COVID-19a duten 189 pertsona daude ZIUn –atzoko kopuru bera–.