Denera 11.349 froga diagnostiko egin zituzten atzo EAEn, eta haietatik, 769 izan ziren positiboak (% 6,8). Nafarroan, bestetik, 160 kutsatu baieztatu zituzten egindako 2.898 frogek, positibotasun-tasa %5,5ean kokatuz.
Lurraldeen arabera, 281 kasu baieztatu zituzten Gipuzkoan, 400 Bizkaian eta 78 Araban. Beste erkidegoetako kutsatuak hamar izan ziren, bestetik.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 95 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta 189 pertsona daude ZIUetan, gaitzak jota –atzoko kopuru bera–.